Gizartea -

Iragarpena

Asteburua hodeitsu hasiko da, baina igandean eguzkia itzuliko da

Larunbatean tantaren bat edo beste bota dezake barnealdean. Igandean giro eguzkitsua itzuliko da.

Jesus Lejarzak eguraldiblogera bidalitako Muskizeko argazkia.
Jesus Lejarzak eguraldiblogera bidalitako Muskizeko argazkia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hodei gehiagorekin emango diogu hasiera asteburuari. Larunbat goizean eta azken orduetan hodeiak ugariak izango dira. Barnealdean tantaren bat edo beste bota dezake. Iparraldeko haizea indar askorik gabe ibiliko da. Termometroek ez dute aldaketa nabarmenik jasango, tenperatura epelenak zertxobait beherago geratuko diren arren. Beroenak 23 eta 26 ºC artekoak izango dira.

Igandean giro eguzkitsua itzuliko da. Eguna zeru garbiarekin esnatuko da eta egun guztian giro eguzkitsuari eutsiko dio. Lehen eta azken orduetan behe-hodeiak sor daitezke kostaldean. Ipar-ekialdeko haize ahula ibiliko da. Tenperatura maximoak 26ºC-ren bueltan kokatuko dira barnealdean eta 24 ºC-tik hurbil kostaldean.

Ikus itzazu erabiltzaileek bidalitako argazkiak Eguraldiblogen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea