Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ume batzuen aurrean masturbatzeagatik
Atxilotua polizia-etxera eraman zuten, Ametzola auzoko parketik gertu atzeman ondoren.
Erredakzioa
Ertzaintzak 65 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, 14:00ak aldera, Bilboko parke batean adingabeen aurrean masturbatzeagatik, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Emakume batek Ametzola parkeko aulki batean ikusi zuen gizonezkoa, umeen aurrean masturbatzen, eta horren aurrean, Ertzaintzari deitu zion, ikusi zuena salatzeko.
Horren berri jasotakoan, patruila bat bertaratu zen eta handik gertu aurkitu zuen ustezko exhibizionista, lekukoak emandako deskribapenari esker.
Susmagarria identifikatu ondoren, kremailera irekita eta alkandorako botoiak askatuta zituela ikusi zuten agenteek, eta horren antzeko gertakariak direla eta aurrekariak dituela baieztatu ondoren, atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten.