Gizartea -
Trafikoa
Auto-ilarak errepideetan, Burgosko eta Frantziako noranzkoan
AP-1 autobidean, Gasteizko irteeran eta N-1 parean auto-ilara luzeenak izan dira. A-8 autobidean, Zarautzeko bidesarian zazpi kilometroko ilarak izan dira.
Erredakzioa
Udako Operazioan, batetik uztaileko oporrak amaitu dituzten gidariek eta bestetik abuztuan hartuko dituztenek bat egin dute errepideetan gaur. Arabako autobietan 3-4 kilometroko auto-ilarak izan dira Burgosko noranzkoan. Bestalde, A-8 autobideko Zarautzeko (Gipuzkoa) bidesarian ilarak izan dira Frantziako noranzkoan.
Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, auto-ilarak egunean zehar sortu dira eta 18:00ak aldera murrizten hasi dira. Horrela, ordu batzuk geroago errepide sare nagusiko zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
AP-1 autobidean, Gasteizko irteeran eta N-1 parean (Altubeko autobian) auto-ilara luzeenak izan dira. Lau kilometroko auto-ilarak izan dira bertan.
Era berean, hiru kilometroko auto-ilarak izan dira N-1 errepidearen eta AP-1 autobidearen arteko loturan, Armiñonen, Burgosko noranzkoan. 18:00ak aldera zirkulazioa normaltasunera itzuli da.
A-8 autobidean, Zarautzeko bidesarian ilarak izan dira, Frantziako noranzkoan. 19:00ak aldera zazpi kilometroko auto-ilarak izan dira.
Bizkaian, A-8 autobideak ibilgailu ugari izan ditu, baina ez da aparteko arazorik izan, Kantabriako noranzkoan. Hala ere, Ugaldebieta eta Liendo (Kantabria) arteko errei gehigarria zabaldu dute 16:00etan.