Gizartea -

Gaur bidali dute kartzelara

Gizonezko bat atxilotu dute Errenteriako zazpi dendetan lapurtzeagatik

43 urteko gizonezkoa gaur bidali dute kartzelara, iragar apiriletik zazpi lapurreta egiteaz akusatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 43 urteko gizonezko bat atxilotu du Errenterian, iragan apiriletik biktimak beldurraraziz zazpi lapurreta egiteaz akusatuta, Eusko Jaurlaritzako herrizaingo Sailak azaldu duenez. Epaileak gaur kartzelara bidali du.

Hainbat hilabetetan ikertzen aritu ostean, Ertzaintza konturatu zen lapurreta guztiak pertsona berberak egin zituela, biktimek egindako deskribapena eta "modus operandia" bat baitzetozen. Lapurretetan 1.000 euro inguru bildu zituela azaldu dute Herrizaingo Sailetik. Gainera, guztiak 500 metroko radio batean izan zen, Beraun auzoan, hain zuzen ere.

Gauzak horrela, Ertzaintzak asteazkenean atxilotu zuen 43 urteko gizonezkoa Aita Donostia kalean. Gainean zeraman lapurretak egiteko erabili ohi zuen labana eta lepoan marroi koloreko boxer bat zeukan, itxura guztien arabera, lapurretak egiterakoan buruan jarri ohi zuena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea