Gizartea -

Mehatxu egiteagatik atxilotuta

Neskak biluzik grabatu eta mehatxatzeagatik atxilotu dute Barakaldon

Atxilotua internet bidez jartzen zen harremanetan neskekin eta ondoren mehatxu egiten zien biluzik agertzen ziren bideoak zabalduko zituela esanez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

25 urteko gazte bat atxilotu dute Barakaldon sexu-askatasun eta sexu-ukigabetasunaren aurkako ustezko delitua leporatuta. Atxilotua interneteko sare sozialen bidez jartzen zen harremanetan neskekin eta beren ordenadoreko web- kamara bidez grabatzen zituen biluzik. Ondoren mehatxu egiten zien hauei, bideoak interneten ez zabaltzeko dirua eskatuz.

Guardia Zibilek jakinarazi dutenez, atxilotuaren etxearen miaketan, ordainketa ezberdinetan egindako 1.000 euro baino gehiagoko bankuko diru sarreren agiriak aurkitu dituzte. Mehatxuetatik lortutako dirua dela uste dute.

Nafarroako Guardia Zibilak joan den abenduan hasi zituen ikerketak, Iruñeako neska batek salaketa jarri ondoren. Neska gazteak azaldu zuenez, bere gelan intimitatean grabatutako bideo batzuk ez zabaltzeko dirua eskatuz mehatxatzen zuen atxilotuak.

Nafarroako Guardia Zibilen Polizia Judizialeko Batasun Horganikoak garatutako "Jantzigela" operazioa amaitutzat eman da atxiloketa honekin. Operazioa Iruñeako Instrukzioko 4 zenbakiko epaitegiko arduradunaren agindupean egin dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea