Gizartea -

Valentzia

Bikotekidearekin bizitzera joan eta semea uzteagatik atxilotu dute

Umearen amak 20 euro ematen zizkion bere semeari hiru egunetik behin bizi iraun ahal izateko eta emakumearen bikoteak ere eraso egin zion mutikoari labana batekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Saguntoko (Valentzia) Polizia Nazionaleko agenteek 40 urteko emakume espainiar bat atxilotu dute bikotekidearekin bizitzera joateko bere etxea eta 16 urteko semea utzi dituela leporatuta. Emakumearen bikotekidea ere atxilotu egin dute umeari mehatxu egiteagatik.

Valentziako Goi Buruzagitzako Poliziek komunikatu baten bidez jakinarazi dutenez, emakumeak duela bi hilabete utzi zuen bere etxea bere bikotekidearekin bizitzera joateko. Honez gain, bere semea etxean bakarrik utzi zuen eta hiru egunetik behin 20 euro ematen zizkion bizi iraun ahal izateko.

Joan den uztailaren 20an, umearen ama bere semea ikustera joan zen eta semeak dirua eskatu zion jateko zerbait erosi ahal izateko. Baina amak uko egin zion dirua emateari. Amak dirurik eman gabe alde egin ez zezan saiatu zen mutikoa baina bere amak buruan kolpe bat eman eta iletik tira zion. Honen ondoren, etxetik alde egin zuen.

Bi egun geroago, amaren eta bere bikotekidearen etxera joan zen berriro ere umea dirua eskatzeko. Baina inok ez zion aterik ireki eta etxera itzuli zen. Etxerako bidean, bere amaren bikotekidea ikusi zuen eta berarengana zihoala, gizonak ustez labana bat atera eta mehatxu egin zion umeari "ez zaitez berriz hona etorri" eta "salaketa jartzen baduzu akabatu egingo zaitut" bezalako gauzak esanez.

Gazteak alde egin zuen handik eta bere izeba batekin harremanetan jarri zen. Saguntoko ospitalean artatu zuten 16 urteko gaztea.

Poliziak egindako ikerketen ondoren, umearen ama eta bere bikotekidea atxilotu eta epailearen esku jarri dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea