Gizartea -

Iruñeko epaitegietan

147.363 euroko kalte-ordaina, langile baten heriotzagatik

Satenhor Iruñeko enpresak eta aseguru-etxe batek diru kantitate hori ordaindu beharko diete 2008an lan-istripuz hildako 62 urteko beharginaren senitartekoei.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko 3. Epaitegiak hiru auzipetuak "ausartegi jokatzeagatik izandako homizidioa" egotzita, 240, 675 eta 900 ordaintzera behartu ditu eta hildako langilearen oinordekoei aseguru-etxearekin batera 147.363 euroko kalte-ordaina eman beharko die.

Kondenatuak Satenhor S.L enpresako administraria, lantegiko nagusia eta istripuaren unean biktimarekin zegoen langile bat dira.

Sententziak zehaztu du gertaera 2008ko urriaren 11 goizean izan zirela, Miguel Angel O.M 62 urteko behargina, ezkondua eta bi seme-alabekin, beste langile batekin batera ibilgailu bateko arrabolen instalazioa begiratzen ari zen.

Momentu batean, prozesatutako langileak ibilgailuaren besoa mugitzen zuen bitartean, Miguel Angel O.M-k burua barruan sartu zuen ondo ote zebilen ikuskatzeko, eta harrapatuta gelditu zen. Momentuan hil zen.

Epaiaren arabera, hori gertatzeko arriskua zegoen eta langileei ez zitzaien prebentzio formaziorik eman ekidin ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea