Gizartea -
Errepideetako balantzea
23 pertsona hil dira Espainiako errepideetan, irteera operazioan
20 istripu larri izan dira asteburuan. Larriena Los Palacios Sevillako herrian izan da: hiru lagun hil eta beste zortzi larri zauritu dira.
Erredakzioa
Guztira 23 pertsona hil dira asteburuan Espainiako errepideetan, 20 istriputan. Datu horiek utzi ditu abuztuko irteera operazioko asteburuak. Ostiraleko 15:00etan hasi eta atzoko, igandeko, 20:00etan amaitu zen Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak (DGT) jakinarazi duenez.Asteburuan errepideetan hil diren 15 pertsonetatik 4 motorzaleak ziren. Istripuetako 7 errepideetatik irtetearen ondorioz izan dira eta 6 talka egiteagatik.
Ostiralean, irteera operazioaren eta abuztuko oporraldiaren lehen egunean, ez zen istripurik izan. Larunbatean, berriz, zortzi istripu izan ziren eta, horietan, zortzi lagun hil ziren, beste hainbeste larri zauritu ziren eta hiruk zauri arinak izan zituzten. Igandean, bost istripu izan ziren eta zazpi pertsona hil eta beste hainbeste larri zauritu ziren. Bik zauri arinak izan zituzten.
Istripurik larriena Los Palacios Sevillako herrian izan da, N-IV errepideko 565,700 kilometroan. Hiru ibilgailuk istripu izan dute bertan, eta hiru pertsona hil eta zortzi larri zauritu dira.