Gizartea -

Koronabirusa

Osakidetzak Medikuntzan graduatutako 160 lagun kontratatuko ditu zerbitzua indartzeko

Barneko mediku egoiliar izateko azken deialdian gutxieneko puntuazioa gainditu zuten mediku hauek modu progresiboan hasiko dira lanean.

Medikuok era progresiboan hasiko dira lanean osasun zerbitzuan
Gurutzetako ospitalea
Medikuok era progresiboan hasiko dira lanean osasun zerbitzuan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak Medikuntzan graduatutako 161 pertsona gehituko ditu bere sarera, koronabirusaren pandemiak osasun arretan sortu dituen beharrizanei erantzun eta zerbitzua indartzeko.

Langile gehiago hartzeko erabaki honen berri Miguel Sanchez Fernandez Eusko Jaurlaritzako Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariak eman du, covid-19ak Araban, Bizkaiak eta Gipuzkoan duen egoeraren balantzea egiteko agerraldi batean.

Sanchezek azaldu duenez, Osakidetzak kontratatuko dituen 161 gradudunek gutxieneko puntuazioa gainditu zuten barneko mediku egoiliar izateko azken deialdian.

Medikuok era progresiboan hasiko dira lanean: hamabi pertsona batu zaizkio dagoeneko Arabako Erakunde Sanitario Integratuari, eta gainerakoak hurrengo egunetan hasiko dira Osasun Zerbitzu Publikoan lanean.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasunari buruzko albisteak Sendagileen albisteak COVID kasuak