Gizartea -

KORONABIRUSA

Musika topera zuen Iruñeko taberna bateko jabea eta bi bezero salatu dituzte

Iruñeko etxe batean festa bat egiten ari ziren hiru lagun ere identifikatu dituzte.

Agente bat. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa
Iruñeko Udaltzaingoa
Agente bat. Argazkia: Iruñeko Udaltzaingoa

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udaltzaingoak 27 pertsona zigortzea proposatu du azken 24 orduetan, eta Alde Zaharreko ostalaritza establezimendu bat salatu du, jabea eta beste bi pertsona barruan zituela, koronabirusaren legedia ez betetzeagatik.

Udaltzaingoak jakinarazi duenez, jabea eta bi pertsona ostalaritzako lokalean zeuden musika topera zutela, alarma egoeran egon arren.

Gainera, agenteak Sandua pasealekuko etxebizitza batera joandira, eta Iruñetik gertu dagoen herri batetik afaltzera joandako hiru pertsona identifikatu dituzte. Hori dela eta, zigortzeko proposatu dituzte, eta "bizilagunei atseden hartzen utzi zaie", ondorioztatu du poliziak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Delituak Gaixotasunak argazkiak Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin? Gizartea