Gizartea -
Gertakaria
Gizon bat atxilotu dute Getxon adingabeen aurrean masturbatzeagatik
Herritar batek abisua eman ostean, Ertzaintzak 29 urteko gizonezkoa atxilotu du Ereagako hondartzan. Askatasun sexualaren aurkako delitu bat leporatu diote.
Erredakzioa
Ertzaintzako agenteek 29 urteko gizonezko bat atxilotu dute igande arratsaldean Getxon (Bizkaia) adingabe talde baten aurrean ustez masturbatzeagatik, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.
Herritar batek abisua eman ostean, 16:15ak aldera Getxoko Ereaga hondartzara bertaratu da Ertzaintzako patruila bat, gizonezko bat adingabe talde baten aurrean masturbatzen zegoelakoan.
Lekuko batzuek ertzainei helarazi dietenez, gizonezkoa lagun batekin zebilen hondartzan. Agenteek bi gizaseme identifikatu dituzte eta 29 urtekoa atxilotu dute, askatasun sexualaren aurkako delitu bat egotzita. Gaur goizean epailearen aurrean eraman dute.