Gizartea -

Ikerketa

Euskal gazteen % 22k sexu-harremanak kondoirik gabe dituzte

Mutilak neskak baino arduragabeagoak dira sexu-harremanetan. Izan ere, emakumeen kasuan portzentajea % 18ra arte jaisten da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18-35 urte bitarteko euskal gizon gazteen ia % 22k sexua ezezagunekin kondoirik gabe praktikatzen dutela onartzen dute, Control enpresak egindako inkesta baten arabera.

Ikerketaren esanetan, mutilak neskak baino arduragabeagoak dira sexu-harremanetan. Izan ere, emakumeen kasuan portzentajea % 18ra arte jaisten da.

Gizonak ezezagunekin sexua praktikatzeko orduan irekiagoak dira, % 45 horretarako prest agertzen direlako, baina emakumeen kasuan portzentajea % 27,5era arte jaisten da.

Aho-sexua

Era berean, preserbatiboak erabiltzeko garaian aho-sexuaren arriskuak kontuan ez dituzte Euskadiko gazteek. Aho-sexuan % 7k soilik erabiltzen dute kondoia, % 18 batzutan erabiltzen dute eta % 61ak ez du sekula erabiltzen (guztira % 79). Gizonezkoen artean portzentajea % 86ra arte igotzen da.

Gazteen % 42k sexu-harremanak gutxitan dituztela diote, izan ere, hilabetean harreman bakarra dutela aitortzen dute. Bestalde, % 31k astero zenbait adiz praktikatzen dute (% 23k astero harreman bakarra eta % 4k egunero harreman bat edo gehiago).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea