Gizartea -

Koronabirusa

Donostian etxegabeentzako aterpetxe gehiago eskatu ditu Harrera Sareak

Horrez gain, elikagaiak banatzeko zerbitzua zabaltzeko eskatu dio Hiritarron Harrera Sareak Udalari; izan ere, plataforma horrek "150 pertsona, 14 familia barne" artatzeko ardura du.

Migratzaileentzako arreta eskatzeko protesta Donostian. EiTBren artxiboko bideo bateko irudia.
Migratzaileentzako arreta eskatzeko protesta Donostian.
Migratzaileentzako arreta eskatzeko protesta Donostian. EiTBren artxiboko bideo bateko irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiritarron Harrera Sareak astelehen honetan esan duenez, Donostian etxerik gabeko pertsonak artatzeko prestatutako baliabideak "ez dira nahikoak", eta koronabirusaren agerraldiaren ondorioz ezarritako alarma-egoera dela eta, kolektibo horrentzako aterpetxe gehiago irekitzeko eta bestelako ekipamenduak prestatzeko eskatu du.

Halaber, Eneko Goia Gipuzkoako alkateak egindako adierazpenak deitoratu ditu plataformak. Alkatearen iritziz, gaur egun nahikoa ostatu daude hirian etxerik gabeko pertsonentzat, eta Atano pilotalekuan "lekurik ez izateagatik artatzen ez diren" hamar bat pertsona daudela esan du.

Horrez gain, elikagaiak banatzeko zerbitzua zabaltzeko eskatu dio Hiritarron Harrera Sareak Udalari; izan ere, plataforma horrek "150 pertsona, 14 familia barne" artatzeko ardura du gaur egun.

Gainera, Hiritarron Harrera Sarearen ustez, "alarma-egoera ezarri zutenetik igaro diren bi aste hauetan denbora nahikoa egon da laguntza gehien behar duten sektoreei arreta emateko behar diren baliabideak martxan jarri ahal izateko".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Kontseiluaren telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala Donostia Migrazioa Gipuzkoa Eneko Goia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Siriar errefuxiatuak Europan Osasun albisteak Errefuxiatuak Koronabirusa