Gizartea -

Lan istripua

Langile bat hil da Donostian eskola baten sabaitik behera erorita

Ezbeharra atzo gertatu zen Donostiako eskola baten aurrealdea konpontzeko egiten ari diren lanetan. 50 urteko gizona bost metroko altueratik erori eta larri zauritu zen. Gaur hil da ospitalean.

Gizona eskola baten aurrealdea berritzeko lanetan ari zen. Argazkia: EITB
Gizona eskola baten aurrealdea berritzeko lanetan ari zen. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

50 urteko gizona hil da gaur Donostian lan istripu baten ondorioz. Antza, ezbeharra atzo gertatu zen; hiriko eskola baten aurrealdea berritzeko lanetan ari zirela bost metroko altueratik behera erori zen langilea eta larri zauritu zen.

Istripua nola gertatu zen ez dago argi, baina antza denez langilea kristalez osatutako sabaialdean sartu zen, eraitsi eta patiora erori zen bost bat metroko garaieratik.

Donostiako ospitale batetara eraman zuten berehala langilea, baina zauri larriak zituen eta gaur hil egin da.

ELA eta LAB sindikatuen salaketa

Azkenaldian Nafarroan eta EAEn izandako lan-istripuetan jazotako heriotzak "amorruarekin" salatu dituzte ELA eta LAB sindikatuek. Era berean, langileen osasuna zaindu behar duten Administrazio Publikoek azaldutako "eraginkortasun falta eta pasibotasuna" kritikatu dituzte sindikatu abertzaleek.

Horregatik, hildakoen senideei eta lagunei "elkartasuna" adierazteko elkarretaratzeak deituko dituzte ELAk eta LABek. Helburua istripuen arduradunak "salatzea" izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea