Gizartea -

Bizkaia

Udaltzaingoaren auto bat kiskali da Zallan, ustez nahita piztutako sute batean

Sua 23:40 aldera piztu da, Kosme Bibanko Etxebarria Hiribidean aparkatuta zegoen autoan, udaletxearen atzean. Autoa erabat kiskalita geratu da.

Udaltzaingoaren autoa, erabat kiskalita. Argazkia: @BomberosBizkaia
Udaltzaingoaren autoa, erabat kiskalita.
Udaltzaingoaren autoa, erabat kiskalita. Argazkia: @BomberosBizkaia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzaingoaren auto bat kiskali da bart Zallan (Bizkaia), ustez nahita piztutako sute batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Hori dela eta, sutearen arrazoiak argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak.

Sua 23:40 aldera piztu da, Kosme Bibanko Etxebarria Hiribidean aparkatuta zegoen autoan, udaletxearen atzean.

Ertzaintzak azaldu duenez, udaltzaingoaren autoa erabat kiskalita geratu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Bizkaia Suteak Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zalla Suhiltzaileak Enkartazioak