Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek emaztea hil eta bere buruaz beste egin du Madrilen
Bikotea hilik aurkitu zuten asteartean, Madrilgo Puente de Vallecas barrutian. Gizonaren gorpuaren alboan labana topatu zuten.
Erredakzioa
Adineko bikote bat hilik aurkitu zuten atzo, Madrilgo Puente de Vallecas barrutiko etxebizitza batean. Gaur autopsia egin diete bi gorpuei. Gorpuek indarkeria zantzuak zituzten. Autopsiaren arabera, Julian R.O. gizonezkoak Fructuosa L.J. haren emaztea hil eta bere buruaz beste egin zuen labana batekin.
Senar-emazteak asteartean topatu zituen alaba batek etxebizitzako pasilloan, odol putzu baten erdian. Alaba Pedro Laborde kaleko etxebizitzara joan zen, antza denez, aitaren dei bat jaso ondoren. Dirudienez, gizonak emakumea hil zuela aitortu zuen elkarrizketa telefoniko horretan.
Gizonezkoaren gorpuaren alboan labana topatu zuen Poliziak.