Gizartea -

Trafikoa

Berriz ireki dute A-8 autobidea Bilbon, kamioi baten sutea itzali ondoren

Ibilgailuaren gidaria kea arnastuta intoxikatu da eta bertara joandako anbulantzia bateko osasun-langileek artatu dute.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Berriz ireki dute AP-8 autobidea, Kantabriarako noranzkoan, Bilbo parean, kamioi baten atoiko sutea itzaltzeko lanak amaitu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Ibilgailuaren gidaria kea arnastuta intoxikatu da eta bertara joandako anbulantzia bateko osasun-langileek artatu dute.

Suhiltzaileen lanak amaitu ondoren, istripua izan duen kamioia bazterbidean dago oraindik, eta AP-8 autobideko zati horrek dituen bi erreietatik bat egokitu da, garabiek ibilgailua erretiratu arte.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak A-8 Autobidea Kantabria