Gizartea -

Gertakaria

Hirugarren sexu-eraso bat salatu dute Baionako jaietan

Baionako Udalaren ustez, gertakariak "oso larriak" dira eta Baionako polizia-etxean indarkeria pairatzen duten emakumeei laguntzeko gizarte-langile bat egongo dela adierazi du.

Sexu-erasoen aurka Baionan egindako manifestaldiaren irudia.
Sexu-erasoen aurka Baionan egindako manifestaldiaren irudia.
Sexu-erasoen aurka Baionan egindako manifestaldiaren irudia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabeko neska batek sexu-erasoa salatu du Baionako jaietan. Dirudienez, gertakaria jaietako azken gauean, igandean, izan zen.

Baionako Udalak adierazi du, hiru sexu-erasoren salaketa jaso ostean ezin duela aurtengo jaien balantze baikorra egin. "Oso gertakari larriak dira", esan dute Udaletxekoek. Baionako polizia-etxean indarkeria pairatzen duten emakumeei laguntzeko gizarte-langile bat egongo dela adierazi dute.

Horrez gain, beste bi emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Baionako jaietan. Antza denez, Anne Kayanakis Baionako fiskalak berak baieztatu duenez, ostiraletik larunbaterako gauean bortxatuak izan ziren bi biktimak. 17 eta 20 urteko bi emakume dira erasoa jasan zutenak eta bortxaketak egun berean jazo ziren, hilaren 29tik 30erako gauean.

Hirugarren salaketa bat ere izan zen. Hala ere, jarri zuenak atzera botatzea erabaki zuen.

Gaur, gainera, Baionakoa ez den 54 urteko gizonezko bat jarriko dute epailearen aurrean, sexu-eraso horietako baten ustezko egilea izateagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea