Gizartea -

Koronabirusa

Nafarroak erositako osasun materiala garraiatzen zuen hegazkina atxiki du Turkiak

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, hegazkina Txinatik abiatu zen, eta Ankaran geldialdi tekniko bat egin behar zuenean, Turkiako agintariek atxiki dute.

Hegazkinak geldialdi tekniko bat egin zuen Ankaran eta bertan atxikitu dute. EiTBko artxibo irudia.
Hegazkinak geldialdi tekniko bat egin zuen Ankaran eta bertan atxikitu dute
Hegazkinak geldialdi tekniko bat egin zuen Ankaran eta bertan atxikitu dute. EiTBko artxibo irudia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Remirez Nafarroako Gobernuko bozeramaileak azaldu duenez, "kudeaketa ugari" egiten ari dira Foru Gobernuak erositako osasun materialez betetako hegazkina berreskuratzeko.

Remirezen esanetan, hegazkina Txinatik abiatu zen, eta Ankaran (Turkia) geldialdi tekniko bat egin behar zuenean, Turkiako agintariek atxiki dute. Iragan asteburutik dago bertan geldirik.

Nafarroako lehen lehendakariordeak nabarmendu du Espainiako Gobernua "kudeaketa" prozesuan laguntzen ari dela, eta arazo hau "lehenbailehen" konpontzea espero duela erantsi du.

Remirezek esan du azken hilabeteetan "merkatu bizian" murgildu, eta oztopoak sortu direla, baina horiek "konpontzeko zorian" daudela azpimarratu du.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Zalantzarik baduzu edo gaitza hedatu den gune batera bidaian joan ostean sintomarik baduzu, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 900 20 30 50 (EAE) eta 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Espainiako Gobernua Espainia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Turkia Osasun albisteak Koronabirusa