Gizartea -
M-15 mugimendua
'Suminduak' ezin izan dira Solera sartu eta Gran Via itxi dute
Madrileko kale garrantzitsuaren errei bateko zirkulazioa moztu dute 15-M mugimenduaren 200 kide inguruk. Gaur eguerdiko manifestaldia 12:00etan Oriente plazan hasi dute.
Erredakzioa
Puerta del Solera sarrera itxi die Poliziak "suminduei" 14:00 aldera eta, hori dela eta, Kongresura iristea lortu ez dutenez, 15-M mugimenduak Madrileko Gran Via kalea itxi du.
Clavel kalearen parean itxi dute bidea eta bertan dira 12:00etan oriente plazan manifestaldia hasi duten 200 "suminduak".14:00 aldera, "suminduak" Gran Viara joan dira eta Callaora doan erreitako bat itxi dute.
Polizia Nazionalak eta Udaltzaingoek Soleko Tren eta Metro geltokiak ere itxi egin dituzte.
Puerta del Solek itxita jarraitzen du eta garraiobide publikoek ez dute bertan geldialdirik egiten. "Acampada Sol"eko kideek adierazi dutenaren arabera, plazako dendetan lan egiten duten langileek bakarrik lortu dute Solera sartzea. "Polizia batek lantokira arte laguntzen ditu egia dela ikusteko", azaldu dute.