Gizartea -
2011ko Gasteizko jaiak
Andre Mari Zuriaren jaiak hasi dira Gasteizen
Txupinazoak eta Zeledonen jaitsierak hasiera eman diete sei eguneko jaiei. Gasteiztarrak jaien hasiera ospatzen hasi dira dagoeneko, puruak errez eta cava botilei kortxoa kenduz.
Erredakzioa
Txupinazoak eta Zeledonen jaitsierak luxuzko hasiera eman diete 2011ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaiei. Gaurtik hasita eta abuztuaren 9ko gauerdira arte, Andre Maria Zuriaren omenez egindako jaiez gozatuko dute gasteiztarrek.
Milaka lagun bildu Andre Maria Zuriko plazan Zeledon hartzeko. Gasteiztarrak jai giroan murgildu ohi dira dagoeneko, puruak errez eta cava botilei kortxoa kenduz eta fanfarreko soinuez lagunduta.
Gasteiztarrek eta hirira hurbiltzen direnek ekitaldiz betetako egitarauaz gozatzeko aukera izango dute. Abuztuaren 7an Zeledon Txikiren eguna ospatuko dute, egun oso berezia umeentzat eta adinekoentzat. Gainera, Ken Zazpi, Jarabe de Palo, Carlos Baute eta Maldita Nerearen kontzertuak ikusteko aukera izango da.
Honekin batera, Andre Maria Zuriaren esku pilota Txapelketa abuztuaren 5ean hasiko eta hilaren 9an amaituko da. Beti bezala, Ogeta frontoian jokatuko dituzte partidak.