Gizartea -

Luis Eduardo Aute

Aute musika jaialdian ezagutu zuen Gorka Knorrek, Joxan Goikoetxeak berriz estudioan

1975ean hitzegin zuen berrekin aurrenengoz Gorka Knorrek, miresten denari gordetzen zaion distantziara. Joxan Goikoetxeak 1995an, hiruzpalau kantutan hartu zuen parte Alevosia diskoan.

Luis Eduardo Aute artxiboko irudi batean
Luis Eduardo Aute kantaria artxiboko irudi batean
Luis Eduardo Aute artxiboko irudi batean

play icon 29:54

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oroitzapenez eta aitortzaz betetako hitzekin gogoratu digute biek Luis Eduardo Aute. "Al alba" kantua bezalaxe, Auteren "Aleluia", askotan kantatzen zuten 1967an Gorka Knorrek eta lagunartean. Abeslariaren heriotzean, Joan Isaac kantariarekin atzo izandako konbertsazioa kontatu digu. Telefonoz hitz egin zuen Auteren lagun abeslariarekin eta bakar- bakarrik dagoela aitortu zion. oxan Goikoetxeak lanean zeinen serioa zen gogoratu du.

Luis Eduardo Aute, artista osoa zela nabarmendu dute biek ala biek. Musika ez ezik, margolanak eta zinean egindakoak goraipatu dituzte. "Animal" lana azpimarratu du berak.

76 urterekin zendu da Aute, eta Joxan Goikoetxeak gogoratu du gaur 76 urte beteko lituzkeela Xabier Letek bizi balitz. Aurten beteko dira 10 urte kantaria hil zela abenduan, eta orduan estreinatuko du Joxanek "Hesia urraturik" obra sinfonikoa. Xabier Lete hil zenean bere buruari egin zion promesa, eta egin du. Landarbaso abesbatza, eta hogeita hamar musikari ariko dira Juanjo Oconen esanetara abenduaren 5ean Kursaalen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea