Gizartea -

Momentuz hipotesia da

Ur gazia izan daitekeena aurkitu dutela Marten iragarri du NASAk

Bero denboraldian agertzen da eta hotzarekin desagertu. Hori bai, ikerlariek diote momentuz hipotesia besterik ez dela, "hasi berria dugun prozesu baten hasiera".

NASAk publiko egin dituen irudi hauen bitartez egin dute hipotesia. Argazkia:EFE
NASAk publiko egin dituen irudi hauen bitartez egin dute hipotesia. Argazkia:EFE
NASAk publiko egin dituen irudi hauen bitartez egin dute hipotesia. Argazkia:EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Marteko hegalaren lurrazalean orban batzuk aurkitu dituzte eta ur gaziz osaturik egon litezke, NASAk iragarri duenez. Gaineratu dutenez, orban horiek bero denboraldian agertzen dira eta hotzarekin batera desagertu.

Aurkikuntza Ebapen Altuko Irundien Azterketa Zientifikoak bidalitako irudi batzuen bitartez egin ahal izan dute; gogoratu behar da, erakunde hori 2006tik planeta gorria aztertzeko lanean ari dela.

Michael Meyer, Marte ikertzeko programa zientifikoaren zuzendariak, aurkikuntza hori prentsaurrean iragarri du, Alfred McEwen Arizonako Unibertsitateko irakaslearekin batera, besteak beste.

"Oso pozik gaude aurkikuntzarekin, baina hau hasi besterik egin ez dugun prozesu bat da", azaldu du McEwenek. Martek ez ditu momentuz ur likidoa dagoela azaltzen duten behin-behineko frogak eman, nahiz eta latitude ertan eta altuko guneetan izoztutako ura aurkitu duten.

Iturri horren arabera halere, momentuz hipotesi baten aurrean gaude eta orain ildo horretatik ikertzen jarraituko dutela iragarri dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea