Gizartea -

Koronabirusa

10 atxiloketa eta 482 salaketa izan dira larunbatean, EAEn

Bederatzi atxiloketa Ertzaintzak egin ditu eta Udaltzaingoek, berriz, bakarra. Halaber, 1.865 ibilgailu gelditu eta 201 salatu dituzte.

Ertzaintzako bi agente, ibilgailuen kontrol batean. Argazkia: Efe.
Ertzaintzako bi agente, ibilgailuen kontrol batean
10.500 bat isun jarri ditu dagoeneko Ertzaintzak, eta 150 lagun baino gehiago atxilotu

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Udaltzaingoek hamar pertsona atxilotu zituzten larunbatean eta 482 salaketa jarri zituzten, alarma egoeragatik ezarritako neurriak urratzeagatik.

Segurtasun sailak aditzera emandakoaren arabera, eta alarma egoera betetzeko egunero egiten diren kontroletan, 1.032 pertsona identifikatu eta 2.756 ibilgailu gelditu zituzten.

Kontrol horietan 281 salaketa jarri zituzten mugikortasunari ezarritako murrizketak ez errespetatzeagatik. Halaber, Ertzaintzak 9 atxiloketa egin zituen, zortzi Bizkaian eta bat Gipuzkoan.

Udaltzaingoen datuak

Udaltzaingoei dagokienez, udalerri ezberdinetako poliziek 875 herritar identifikatu eta 1.865 ibilgailu gelditu zituzten, 201 salaketa bideratuz. Horrez gain pertsona bat ere atxilotu zuten, Araban.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa