Gizartea -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Emakunderen iritziz, erasotzaileei bizkartzaina jartzea konplexua da

Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria festetan izan ohi diren sexu-erasoak direla eta "kezkatuta" agertu da eta erakundeek esku har dezatela eskatu du.

Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria Radio Euskadin. Argazkia: EITB
Maria Silvestre Emakundeko zuzendaria Radio Euskadin. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maria Silvestre Emakundeko zuzendariaren arabera, emakumeen elkarte batzuek eskoltak erasotzaileei ezartzeko egin duten proposamena aurrera eramatea "konplexua" eta "arriskutsua" da, Zuzenbide Estatuaren aurka egin daitekeelako.

Silvestrek Radio Euskadin emandako elkarrizketa batean adierazi duenez, epaileek dute tratu txarrak jasaten dituzten emakumeei babes neurriak jartzeko ahalmena eta zaintza erasotzaileei ezartzeko egindako eskaera "konplexuagoa" dela adierazi du.

"Zuzenbide Estatuaren oinarrizko printzipioen aurka joan gabe ezin dira egoera zehatz batzuei ezartzeko neurriak jarri" esan du Silvestrek errugabetasun presuntzioaren bermearen inguruan.

"Epaile batek erasotzaile bati bi urtez azpiko zigorra ezartzen badio eta honek aurrekaririk ez badu, kalean geratuko da, eta hortaz ezin zaio bizkartzaina jarri ustez aske baitago", azaldu du adibide gisa Silvestrek.

Hori dela eta, biktimaren babesa bermatzeko epaitegiek arriskuaren neurketaren metodologia "seriotasunez" hartzea garrantzitsua dela azpimarratu du Silvestrek.

Sexu-erasoak festetan

Emakundeko zuzendariak esan du jaietan izan ohi diren sexu-erasoak "kezka konstantea" dutela eta udal erakundeek jorratu beharreko gaia dela, "arazo bezala onartu, salatu eta gizarteak ere jabetu dadin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea