Gizartea -

Galdeketa

M-15 mugimendua: 'suminduak' politikara

Espainiako hiritarren % 40k uste dute Maiatzaren 15 mugimenduak hauteskundeetan alderdi politiko gisa aurkeztu beharko lukeela aldarrikapenak bideratzea lortzeko, hala jasotzen du galdeketa batek.

'Suminduen' elkarretaratzea Madrilen. Argazkia: EFE
'Suminduen' elkarretaratzea Madrilen. Argazkia: EFE
'Suminduen' elkarretaratzea Madrilen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako hiritarren % 40k uste dute Maiatzaren 15 (M-15) mugimenduaren aldarrikapenak bide onean jartzeko modurik egokiena "hauteskundeetan alderdi politiko gisa aurkeztea" izango litzatekeela eta ez kalean egin ohi diren "manifestazio edo beste ekimenen bitartez", hala jaso du Ipsus Public Affairs enpresak maiatzeko hauteskundeen atarian piztu zen mugimenduaren inguruan egindako galdeketa batek.

Galdeketan parte hartu duten hiritarren % 30, berriz, ez dago alderdi politikoaren aukerarekin ados, eta beste horrenbestek ez dute galdera erantzun.

Bestalde, hiritarren % 20 ez dago M-15 mugimenduarekin ados, "demokrazia aztoratzen" duela iritzi diote eta "kanpaldiak eta bestelako ekitaldiak" egiten ez zaiela utzi behar uste dute.

halaber, inkestak agerian utzi du hiritar gehienek, hau da, % 78k M-15 mugimendua ezagutzen duela, % 21k "ongi" ezagutzen du, % 31k "zerbait" eta % 22k "mugimenduaren izena inoiz entzun" duela adierazi du.

Inkestaren arabera, kanpaldietan edota batzordeetan sei - zortzi milioi pertsona inguruk parte hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea