Gizartea -

KORONABIRUSA

Etxean edo ospitalean ariketa fisikoa egiteko gomendioak

Jarraitu Osakidetzako bideo hauek etxean edo ospitalean zaudela ariketa fisikoa egin ahal izateko.

Fisioterapeuta bat ariketak egiten. Irudia: Osakidetza
Fisioterapeuta bat ariketak egiten
Fisioterapeuta bat ariketak egiten. Irudia: Osakidetza

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetzak hainbat bideo egin ditu ospitaleratuta dauden pertsonek ariketa fisikoa egin dezaten, aktibo mantentzeko eta etorkizunean sor daitezkeen konplikazioak saihesteko. Kirurgia edo hausturengatik ospitaleratutako gaixoek errehabilitazio-zerbitzuari kontsultatu behar diote egin aurretik.

Bideo hauek egokiak dira, halaber, etxean, egoitzetan edo beste zentro batzuetan nolabaiteko jarduera maila mantentzeko. Bideo hauetan ageri diren ariketak eserita eta ahoz gora etzanda egiteko dira.

BIDEOAK: Etxean edo ospitalean egiteko moduko ariketa fisikoak

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu; Osasun Batzordearen telefonoa, 900 20 30 50 zenbakia, eskuragarri duzu, zalantzarik izatekotan. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290 (Nafarroa). Gogoratu COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak bakarrik dira gomendagarriak sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Medikuak Erizaintza Koronabirusa bizimodu osasungarrirako ohiturak