Gizartea -

Jarduera onen gida

Nola babestu behar gara lanera bueltatzeko?

Espainiako Gobernuak jardunbide egokien gida publikatu du. Bertan, lanera itzuliko direnek jarraitu beharreko neurriak azaltzen ditu.

Industria sektoreko langile bat. Argazkia: EiTB
Industria sektoreko langile bat. Argazkia: EiTB
Industria sektoreko langile bat. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Apirilaren 13tik (astelehena) aurrera hainbat jende itzuliko da lanera, oinarrizkoak ez diren aktibitateen berrabiarazpenaren eraginez. Erkidego askotan astelehena jai denez, apirilaren 14an bueltatuko dira lantokietara. Ondorioz, Espainiako Gobernuak jardunbide egokien gida publikatu du, eta gogorarazi du, higiene zorrotza eta segurtasun distantzia mantentzea direla garrantzitsuenak.

Gidak, langileentzako zein enpresentzako neurriak biltzen ditu. Hauek dira gomendioak: 

BUELTATU BEHAR EZ DIRENAK

- Lehen neurria eta funtsezkoena da, lantokira ez itzultzea sintomak badituzu edota birusa izan duten pertsonekin harreman estua izan baduzu, arriskurik ez dagoela baieztatzen den arte. Horretarako, norbere Erkidegoko COVID zenbakira deitu behar da, eta Osasun sailaren jokaera dekalogoa kontsultatu.

- Ez dira lanera bueltatu behar pertsona ahulenak; adinekoak, haurdun daudenak edota mediku batek isolatzea beharrezkoa ikusten dituen pertsonak. Kasu hauetan guztietan, lan-istripu batek eragindako behin-behineko lanerako ezintasunagatik jasoko zuketen prestazio ekonomikoa jasoko lukete.

LANERAKO DESPLAZAMENDUA

- Gomendatzen da beste pertsona batzuekin biltzea eragite ez duen garraiobidea erabiltzea.

- Auto bat erabiltzekotan, garbiketa neurriak zorroztu, eta eserleku-ilara bakoitzean pertsona bat baino gehiago joatea saihestu. Autobusetan, metroan edo trenetan, pertsonen arteko distantziak bi metrokoa izan behar du, eta maskarila higienikoa erabili, ez mediku-maskarila.

LANTOKIAN

- Enpresak, lanak, sarrerak eta irteerak planifikatu behar ditu, eta langileen arteko distantzia bi metrokoa izan dadila bermatu behar du.

- Zona komunetan pilaketak saihestu. Pilaketak sortzeko arriskua eragiten duten jardueren normaltasunera buelta izan behar da azken gauza.

- Lan egiteko espazioak ohiko txandetan ezin badu pertsonen arteko distantziaren (2 metro) neurria bermatu, txandak mailakatu beharko dira ahal den neurrian. Jarduerak eta pertsonen arteko distantziak hala eskatzen ez badute, maskarila erabiltzea ez da beharrezkoa izango.

ENPRESARENTZAKO GOMENDIOAK

- Lagileak, osasun gomendioen berri izan behar dute, eta higienea bermatzeko behar dituzten produktuak bermatu beharko zaizkie: xaboia, gel hidroalkoholikoa, edota ez itzultzeko papera. Garbiketa lanen errefortzua, Osasun Sailak baimendutako produktuekin, batez ere gehien ukitzen diren gauzetan; leiho, helduleku, eta langileek erabiltzen dituzten ohiko trenetan.

- Txanda aldaketa bakoitzean laneko area garbitzea beharrezkoa da. Beharrezko babes-material nahikoa eduki behar da, batez ere eskularruak eta maskarilak. Pertsona ahulen arriskua gutxitu: 65 urtetik gorakoak, haurdun daudenak, bihotzeko arazoa dituztenak, diabetikoak, birikietako gaixotasun kronikoak dituztenak, minbizidunak eta inmunodepresioa duten pertsonak.

- Telelana erraztu eta bilerak bideokonferentziaz egin. Instalazioen eguneroko aireztapena (gutxienez bost minutuz). Aire filtroen garbiketa indartzea eta klimatizazio sistemen aireztatzea. Garbiketaz arduratzen diren langileei babes-neurri egokiak eskaini: maskarilak, ez itzultzeko eskularruak eta ohiko garbiketa produktuak.

LANGILEENTZAKO GOMENDIOAK

- Hurbileko agurrak eragotzi eta lan-ekipoak ez partekatzea. Partekatzea beharrezkoa bada, lan-ekipoa desinfektatzea erabili aurretik, eta hori egitea ezinezkoa bada, eskuak garbitu erabiltzen amaitu bezain laster. Begiak, sudurra eta ahoa ez ukitu, eta eskuak ondo garbitu xaboiarekin gutxienez 40 segundoz edo gel hidroalkoholikoarekin. Batez ere, eskuak garbitu eztul edo doministiku egin ostean, baita kutsatuta egon daitezkeen gauzak ukitu eta gero.

- Eztul edo doministiku egiten baduzu, sudurra eta ahoa tapatu ukalondoaren barneko partearekin edo zapi batekin, hau itxiera duen zakarrontzi batera botata.

- Garbiketan lan egiten duten pertsonek, eskuak ondo garbitu behar dituzte 60-90 segundoz lan-txanda amaitutakoan, eta lanean erabilitako arropak poltsa baten sartu, itxi, eta ohiko garbilekura eraman, han 60-90 gradura garbitu ditzaten.

PUBLIKOARI BEGIRA LAN EGITEN DUTENAK

- Pertsonen arteko segurtasun distantziak erabakiko du edukiera.

- Sarrera eta irteera kontrolak, posible den neurrian. Lantaldeka arriskuak eragotzi edo murriztu ezin direnean, langileei beharrezko babes-ekipoak eskaini. Babes-ekipo horiek egin beharreko jardueretarako egokiak izan behar dira.

HONDAKINEN KUDEAKETA

- Ohiko moduan egingo da, hondakinen banaketen protokoloa errespetatuz. Maskarilak eta eskularruak "besteak" sailera bota behar dira.

- Ez itzultzeko zapiak tapa duten zakarrontzietara botako dira. Langileren batek sintomak baditu, hondakinak bota dituen zakarrontzia isolatu; poltsa atera, beste batera bota, eta "besteak" izeneko edukiontzira bota.

ETXERA ITZULTZEAN

- Lantokitik etxera itzulitakoan, langileak distantziak eta etxebizitzako higiene neurriak zaindu beharko ditu, are gehiago pertsona ahulekin bizi bada.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana berriak Espainiako Gobernua Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma egoera