Gizartea -

2009an hasi ziren

Gurutzetako larrialdietako obrak amaitu dituzte

Egindako obrarekin 1.300 metro karratu handitu da eta horren aurrekontua zazpi milioi euro ingurukoa izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gurutzetako Ospitaleak Larrialdi Zerbitzuan egindako obrak amaitu ditu. 1.300 metro karratu handitu da eta beste 1.550 metro karratu berritu behar izan dituzte. Horretarako 6.998.376 euroko aurrekontua behar izan dute.

Osasun eta Kontsumoko sailburuordea, Jesus Maria Fernandez eta Osakidetzako zuzendaria, Julian Perez Gil, zentruko zuzendari kudeatzailearekin, Gregorio Achuteguirekin, eta unitateko mediku arduradunarekin, Gabriel Gutierrezekin, batera, instalazioak bisitatu dituzte. Bertan, 212.000 gaixo baino gehiago artatzen dituzte, eta egunean batezbesteko 575 larrialdi.

Hornikuntza berrietan helduentzako triageko 4 box (gaixoaren egoeraren hasierako balorazioa egiten da), helduentzako 12 kontsulta, pediatriako triageko 2 box, tratamenduak egiteko 14 besaulki, kontsulta independiente bat duen igeltsuen sala bat, igeltsuen sala pediatriko bat eta josturaketak eta sendaketak egiteko sala bat aurkituko ditugu. Larrialdiak artatzeko X izpietarako sala berri bat, egonkortzerako 4 box eta eboluziorako 45 box (horietatik 3 bakartze psikiatrikorako, presio handietarako eta depresiorako). Ondo ezberdinduta dauden 9 biltegi eta itxarongela ere egin dituzte.

Obrak 2009an hasi ziren eta hainbat fasetan banandu zituzten. Lehenengoan sarrerak, goiko plaza eta Larrialdietarako zerbitzuko sarrerako plaza egin zituzten; eta baita larrialdietarako zerbitzuan sartzeko markesina ere. Bigarrenean Harrera eta anbulatorioaren gunea (helduentzako kontsultak eta kontsuta pediatrikoak) egin zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea