Gizartea -

'Babyhacker'

Mugikorren jokoen zaurgarritasun bat aurkitu du 10 urteko neska batek

DefCon erakundearen esanetan, 100 dolar (70 euro) eskainiko lituzke aurkikuntza horrekin aldatuak izan daitezkeen joko gehiago aurkitzen dituenari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

10 urteko neska batek (CyFi alias du) mugikorrentzako bideojokoei kalte egiten dien zaurgarritasun bat aurkitu du. Horrekin iOSentzako eta Androidentzako bideojokoetan denbora azkarrako pasatzea lortu du.

''Babyhacker'' honek hitzaldia eman zuen Defcon-en, Las Vegasen egindako hitzaldian. Bertan ehunka pertsonen aurrean aurkeztu zuen bere aurkikuntza.

Baserrien jokoaren uztak oso astiro hazten ziren eta neska aspertu egiten zen. Horregaitik arauei aurre egitea erabaki zuen eta jokoaren denbora bizkortu zuen. Horretarako mugikorra aztertu zuen egiteko modua aurkitu zuen arte. Wi-Fia deskonektatu eta erlojuaren ordua aldatu zuen mugikorrari iruzur egiteko.

Zaurgarritasun hau aditu independienteek berretsi dute. Horien arabera, iOS eta Android mugikorren bideojoko gehiagoei eragiten die. Ez dituzte oraindik jokoen izenak esan.

DefCon erakundearen esanetan, 100 dolar (70 euro) eskainiko lituzke aurkikuntza horrekin aldatuak izan daitezkeen joko gehiago aurkitzen dituenari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea