Gizartea -
Aurrekaririk gabeko epaia
Webguneak ixteak ez du adierazpen askatasuna urratzen, AEBen arabera
AEBetako justiziak ebatzi duenez, Rojadirecta.com eta antzeko web orrialdeen itxierak legezkoak dira. Hori dela eta, webgune estatubatuar hauek itxita mantenduko dituzte.
Erredakzioa
AEBetako justiziak Rojadirecta.com Interneteko orrialdearen eta antzeko webguneen itxierari eustea erabaki du. Web orrialdeen alegazioak aztertu dituen epaileak adierazi duenez, esku-hartzeak ez du adierazpen askatasunaren eskubidea urratzen, helegitea jarri zuten orrialdeen argudio nagusiena zena.
Azken hilabeteetan, kirol ekitaldien emankizunak eskaintzen zuten webguneen aurkako kanpaina izan da AEBetan. Itxitako orrialdeen artean Rojadirecta.com webguneena izan zen entzute handikoena, izan ere egun batetik bestera Segurtasun Nazionaleko Departamentuak itxi baitzuen.
Rojadirecta.com, Puerto80 eta antzeko webguneen arduradunek salaketa bat aurkeztu zuten, domeinuen susperketa eskatuz. AEBetako erakunde honek adierazpen askatasunaren eskubidea urratu zuela argudiatu zuten.
Iparramerikako justiziak, ordea, webguneen itxierari eutsi dio bere epaian. Le Monde egunkariak kaleratu duenez, Paul Crotty kasuaren epaile arduradunak baieztatu duenez, webgune hauen itxiera legezkoa da eta horrek ez du adierazpen askatasunaren eskubidea urratu.