Gizartea -

KORONABIRUSA

Bizkaiko Elikagaien Bankuak maskarak eskatu ditu bere boluntarioentzat

Asteartetik elikagaiak biltzen eta banatzen dituzten furgonetetako boluntarioentzat maskarak lortzeko deia egin dute.

Webgunearen bidez dohaintzak egiteko aukera dagoela gogorarazi dute. Argazkia: ETB
Banatzaile bat, furgoneta kargatzen
Webgunearen bidez dohaintzak egiteko aukera dagoela gogorarazi dute. Argazkia: ETB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Elikagaien Bankuak boluntarioentzako maskarak lortzeko deia egin du. Zazpi furgonetak elikagaiak biltzen dituzte Bizkaiko supermerkatuetan, eta jantokietara eta horiek banatzen dituzten elkarteetara eramaten dituzte.

"Enpresen eta erakundeen laguntza" eskatu du erakundeak, "boluntario horiek beren lana segurtasun baldintzetan egin dezaten eta beharrezkoak diren prebentzio neurriei eusteko funtsezko elementuak eman diezazkieten".

Ohar baten bidez, Bizkaiko Elikagaien Bankuak gogorarazi du "koronabirusaren ondorioz zailtasunak izan arren, behar handiena dutenei laguntzeko lanean" jarraitzen duela. Ildo horretatik, martxorako eta apirilerako aurreikusitako laguntzak dagoeneko banatu dituztela esan dute.

COVID-19ko pandemiak sortutako egoera dela eta, "Bizkaiko Elikagaien Bankuak laguntza behar du Bizkaiko behartsuen alde egiten duen lanarekin jarraitu ahal izateko".

"Osasun egoera mingarriarekin batera, krisi ekonomiko larria iristen ari da, eta horrek nabarmen handituko du herritar ahulenenganako lana", esan du.

Ildo horretan, erakundeak adierazi duenez, gaur egungo osasun-larrialdiko egoeran, "dendetan elikagaiak fisikoki biltzea planteatzeak ez du zentzurik", eta, horregatik, "dohaintzak bere webgunearen bidez egiteko aukera" gogorarazi du, "pertsona bakoitzak ekarpen bat egin baitezake krisi honi aurre egiten laguntzeko".

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa