Gizartea -
Entzierroak
Nafarroako Gobernuak entzierroetako hesien araudia hobetuko du
Nafarroako Gobernuak zezenkataren inguruko araudi berria egingo du entzierroetako hesiak hobetzeko. Egungo araua 1992koa da.
Erredakzioa
Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko Presidentzia, Administrazio Publikoa eta Barne kontseilariak eta Jesus Maria Garcia Anton Nafarroako Udal eta Udalbatxetako Federazioko presidenteak bilera egin dute gaur hainbat gai jorratzeko. Bilera hori "giro egokian" gauzatu dela aipatu dute agintari biek bileraren ostean.
Besteak beste, zezenkataren inguruko araudi berria egiteko erabakia hartu dute, entzierroetako hesiak hobetzeko. Horretarako, ikuskizunean parte hartzen duten guztien laguntzarekin egingo dute: udalak, enpresa antolatzaileak, zezenketako profesionalak, osasun eta segurtasun zerbitzuak.
Joan den astean zezen batek Lodosako entzierroetan hesia apurtu eta gizon bat hil ostean piztu da eztabaida.
Jimenezen hitzetan, egun indarrean dagoen 1992ko araudia aztertu behar da "pertsonen segurtasuna bermatzeko".