Gizartea -
Andre Maria Zuriaren jaiak
Gasteizek agur esan dio Zeledoni, sei jaiegunen ostean
Gasteizko jaien protagonista San Migel elizako kanpandorrera igo da, su artifizialen ostean.
Erredakzia
Gasteizko jaien protagonista nagusia, Zeledon, astearte gauean San Migueleko elizaren kanpandorrera igo da, sei jaiegunen ostean. Egun hauetan gasteiztarrek krisia ahaztu eta baikor begiratu diote beti alde izan ez duten eguraldiari.
Euri pixkat batekin hasi den azkeneko jai egun honetan, beti bezala, bigantxen entzierroak izan dira.
Eguerdian Ander Solozabal, Angel Peñagarikano, Ekaitz Samaniego, Alaia Martin eta Julio Soto bertsolariak Aihotz Plazan egon dira, erraldoiek eta buruhandiek inguruko kaleak alaitu dituzten bitartean.
Gauean su artifizialak ikusgai izan dira, Marti pirotekniaren eskutik. Azkeneko kontzertuak Joseba Irazokik, Johnny &' || ' Joseph Plays the Basque Countryk, Bad Sound Systemek eta Kodigo Norte hip hop taldeak eskaini dituzte.
Oraindik indarrak eta gogoak izan dituztenek San Migueleko kanpandorrera joateko aukera izan dute.