Gizartea -
Asmakuntza berria
Lapurretak ekiditeko hondarretan sartzen den motxila asmatu dute
Motxilak pala formako pieza bat dauka hondarretan sartuta geratzeko eta lapurtu nahi duenak 20 kilogramoko indarra egin behar du hori ateratzeko.
Erredakzioa
Bay-watch izeneko motxila asmatu du senar-emazte katalandar batek. Motxila hau, hondarretan sartzen da eta bainua hartzen ari garen bitartean egiten dituzten lapurretak ekiditeko balio du.
Rafael Gallego publizista eta Anna Bosch bere emaztea izan dira motxila hau asmatu dutenak. Udan hondartzako taberna batean zerbeza bat hartzen ari zirela, "lapur batek inongo arazorik gabe" bainua hartzen ari ziren pertsona batzuen eguzkitako betaurrekoak lapurtzen zituela ikusi zutenean eduki zuten motxila berri hau egiteko ideia. Hori horrela, motxilaren diseinuaren zirriborroa egiten hasi ziren ahozapi batean.
Plastikozko material gogorrarekin eginda dago motxila. Honez gain, beroarekiko erresistentea eta iragazgaitza da eta pala formako pieza bat dauka motxila hondarretan lotuta geratu ahal izateko. Ikertzaileen arabera, lapurtu nahi duenak 20 kilogramoko indarra egin behar du motxila lapurtzeko.
Ana eta Rafaelek industria diseinatzaileengana eraman zuten egindako asmakuntza hainbat zirriborroetan Bay-watch motxilaren diseinua egin ostean. Disenatzaileak "tekniko eta profesionalago" batean garatu zuten asmakuntza.
"Motxila hondar azpitik atera daiteke, baina hori lortzeko lapurrak atentzioa deitu lezakeen mugimendu bat egin behar du", esan du Rafael Gallegok.