Gizartea -
Argazkilaritza
Yasuyoshi Chiba japoniarrak irabazi du World Press Photo saria
AFP agentziako argazkilariak 2019ko ekainean hartu zuen “Straight Voice” irudia, Khartumen (Sudan), itzalaldi batean.
Agentziak | Erredakzioa
Yashuyoshi Chiba AFP agentziako japoniar argazkilariak irabazi du World Press Photo saria “Straight Voice” (Ahots zuzena) 2019ko ekainean Khartumen (Sudan), itzalaldi batean, hartutako argazkiagatik.
Sari ospetsu hau jaso duen irudian, gazte bat ageri da, telefono mugikorren argiek argiztatuta, poesia errezitatzen ari dela, Khartum hiriburua ilunpean dagoen bitartean, protestari batzuk gobernu zibil baten alde aldarri egiten ari direla, 2019ko ekainaren 19an. Apirilean, estatu kolpe batek Omas Hasan al Bashir boteretik kendu, eta junta batek hartu zuen agintea.
Urteko Erreportajearen sailean, “Kho, matxinada baten genesia” Romain Laurendeau Tolosako (Frantzia) argazkilariak Aljerko langile klaseko auzoetako gazteen egunerokoa erakusteko egindako lanarentzat izan da saria.
“Nire izaeraren zati batean, ezinezkoa zen gazte horiengan neure burua ez ezagutzea. Gazteak dira, baina egoerarekin nekatuta daude eta besteek bezala bizi nahi dute”, azaldu du irabazleak.