Gizartea -

Koronabirusa

Baionako festak atzeratu egingo dituzte, koronabirusaren ondorioz

Ofizialki ezer esan ez duten arrean, Euskadi Irratiak Owen Ladagec Baionako Peñen federazioko presidentearekin konfirmatu du albistea.

Jendetza, Baionako festetan. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Jendetza, Baionako festetan
Jendetza, Baionako festetan. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espero zena eta gertatu da. Ofizialki oraindik herriko etxeak jakinarazi ez badu ere, Baionako festak ez dira uztaila amaieran ospatuko. Owen Ladagec Baionako Peñen federazioko presidenteak izan da denon ahotan zegoen aukera Euskadi Irratiari baieztatu diona.

Ados dira Baionako jaien inguruko erabakia duten alde guztiak.  

Topaketa jendetsua izanda, festak ezin izango dira uztailaren bukaeran egin, gaur egun koronabirusaren krisiak eragindako segurtasun eta osasun baldintzak bermatzeko modurik ez baita izango.

Urrira atzeratzea ari dira aztertzen baina argi dute orduan ere ezingo dituztela ospakizunak ohiko moduan egin.

Baionako udaletxean Jean Rene Etchegaray alkatearekin eta beste 22 ordezkarirekin egindako bileran, udazkenaren atarian bestelako festak antolatzeko aukera aztertu zuten larunbatean.

Hilabeterik aproposena, urria

Data zehatzak lotu gabe dira oraindik, baina segurua da Baionako festen ordezkoek ez dutela bat egingo irailaren bukaeran egiteko den Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiarekin. Beraz, urrian izan litezke.   

Izena ere ez dago zehaztuta, ezta baionarrentzat bakarrik edo zabalagoak izango diren ere.

Inork hartu nahi ez duen erabaki hori hartzen lehen hiriburua izan da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Baiona Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa