Gizartea -

Koronabirusa

Renfek izena eta mugikorraren zenbakia eskatuko ditu txartela erosteko

Konpainiak "prebentziozko" neurria ezarri du egungo osasun-krisia dela eta, bidaiariekin harremanetan jarri ahal izateko.

Segurtasun distantzia bermatzeko plazen % 30a saldu daiteke soilik. Argazkia: EFE.
Segurtasun distantzia bermatzeko plazen % 30a saldu daiteke soilik.
Segurtasun distantzia bermatzeko plazen % 30a saldu daiteke soilik. Argazkia: EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Renfek txartel pertsonalizatua ezarriko du astelehenetik (apirilaren 20tik) aurrera, eta bidaiariek izena, telefono mugikorraren zenbakia eta harremanetarako beste datu batzuk eman beharko dituzte, "nahitaez", enpresak jakinarazi duenez.

Konpainiak "prebentziozko" neurri hori ezarri du egungo osasun-krisia dela eta, bidaiariekin harremanetan jarri ahal izateko, osasun-alerta egoeran edo trenen zirkulazioan gorabeheraren bat suertatuz gero.

"Egungo osasun-egoerak txartel pertsonalizatua ezartzea aholkatzen du, bidaiariei, haien senideei, trenen barruko langileei eta, azken batean, gizarteari mesede egingo diena", adierazi du Renfek ohar baten bidez.

Operadoreak azaldu duenez, "bidaiariekin berehala harremanetan jarri" ahalko da, adibidez, koronabirusarekin kutsatutako pertsonekin harremanetan egon badira, "osasun-protokoloak ahalik eta lasterren martxan jartzeko".

Horrela, salmenta kanal guztietan eta plaza erreserbatzea onartzen duten trenetan txartel pertsonalizatua ezarriko du gaurtik aurrera, hegazkinetan egin den moduan.

Renferen esanetan, datu pertsonal horien tratamenduak datuen babesa bermatzen duen araudia errespetatuko du.

Hain zuzen ere, distantzia luzeko eta ertaineko trenen ohiko eskaintzaren % 30 dago gaur egun zirkulazioan. Gainera, plazen % 30 salduko dira soilik, Osasun Sailak bidaiarien artean gomendatu duen gutxieneko segurtasun-distantzia bermatzeko. Hala, praktikan, konpainiak ohiko eskaintzaren % 10-15 baino ez du saltzen.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Renfe Garraio publikoa