Gizartea -
Koronabirusa
Sortzen hezkuntza elkarteak udaberriko jaiak bertan behera utzi ditu
Sakanako herri eskolen ospakizuna zein Mendillorriko Sortzen Jaia udazkenera atzeratzeko asmoa dute, hala ere, datozen hilabeteetan hartuko dituzte behin betiko erabakiak.
Agentziak | Erredakzioa
Sortzen hezkuntza elkarteak, COVID-19ko pandemiaren "egoerak behartuta", astelehen honetatik aurrera iragarri du aurrez aurreko eskolak eta udaberriko jaiak bertan behera geratuko direla.
Sortzenek ohar batean adierazi duenez, erabaki horiek "pena handiz" hartu dituzte, eta Sakanako herri eskolen eta Mendillorriko Sortzen Jaiaren ospakizuna udazkenera atzeratzeko asmoa duten arren, datozen hilabeteetan behin betiko erabakiak hartuko dituztela gaineratu dute.
Horrez gain, "ikasleak erdigunean jarriko dituen hezkuntza eredu berria" eskatu du. Hezkuntza komunitatearen benetako beharrak zaindu eta asetuko dituen eredu hurbila, behetik gora eraikia, gertukoa eta komunitatean oinarritua".