Gizartea -

Koronabirusa

100.000 kako banatuko dituzte Nafarroan, toki publikoetan ezer ukitzea saihesteko

Nafarroako Erizainen Elkargo Ofizialak udalen bidez banatuko ditu gailuok, baina argi utzi dute ez dutela inola ere eskuak sarritan garbitzeko aholkua ordezkatzen.

Udalek banatuko dituzte gailuak. Argazkia: Nafarroako Erizainen Elkargo Ofiziala.
"Non touch" gailua
Udalek banatuko dituzte gailuak. Argazkia: Nafarroako Erizainen Elkargo Ofiziala.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Erizainen Elkargo Ofiziala gaur, astelehenarekin, hasi da herritarrei 100.000 “non touch” gailu doan banatzen. Kako forma duen erreminta honek etxetik kanpo COVID-19a heda lezaketen elementuak eskuz ukitzea eragozten du.  

Gailua eskuaren ezaugarri anatomikoei egokitzen zaie, ateen kirtenei eragin ahal izateko “kako” bat dauka eta hortz bat ere jarri diote, igogailuko, datafonoetako, txirrinetako edo kutxazain automatikoetako botoiak sakatzeko.

Etxetik kanpo ahalik eta modu egokienean erabili ahal izateko, arduradunek aholkatu dute poltsikoan edo poltsa batean gordetzea, heldulekutik oratzea eta etxera heldu bezain laster desinfektatzea.

Nolanahi den, gailua erabiltzeak ez du ordezkatzen, erizainen elkargoak azpimarratu duenez, eskuak sarritan xaboiz edo gel hidroalkoholikoz garbitzeko aholkua.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Koronabirusa olatu berria