Gizartea -
Gertaera
Pisukideari labanaz eraso eta zauriak eragin dizkio, Donostian
Erasotzaileak 19 urte ditu eta gertaeraren lekuaren inguruan aurkitu, atxilotu eta Ertzaintzaren polizia-etxera eraman zuten. Biktima ospitalean da baina bizitza ez dago arriskuan.
Erredakzioa
20 urteko gizonezkoa Donostiako Ospitalean dago atzo, asteazkena, arma zuriz egindako erasoaren ondorioz. Gertaera Easo kaleko 16 zenbakiko etxebizitza batean izan da, Donostian. Ertzaintzaren agenteek erasoaren ustezko arduraduna atxilotu zuten etxeko atarian; 19 urteko gizonezkoa.
Gertaera 21:00ak aldera jazo zen. Biktima etxetik odoletan atera zen eta espaloira iritsi zen agerian zeuden zauriak zituela.
Momentu horretan, Ertzaintzaren patruila bat Easo kaletik zihoan eta zaurituak laguntza eskatu zien. Agenteek anbulantzia bati deitu zioten.
Biktima lurrean etzanda geratu zen osasun zerbitzuak iritsi ziren arte.
Bitartean, ertzainek etxebizitza ikuskatu zuten eta odol aztarnak aurkitu zituzten. Antza, zauritua eta erasotzailea bertan bizi ziren beste gazte batzuekin batera.
Ustezko erasotzailea, 19 urtekoa, etxebizitzaren inguruan aurkitu, atarira eraman, atxilotu eta polizia-etxera eraman zuten. Zauritua Donostiako Hospitalera eraman zuten eta, Herrizaingo Saileko iturrien arabera, zauriak ez ziren larriak eta bere bizitza arriskutik kanpo dago.