Gizartea -

Bizkaia

Ibilgailu batek su hartu du BI-623 errepidean, Abadiñon

Autoa errepidetik zihoan su hartu duenean, ziurrenik matxura baten ondorioz. Ez da inor zauritu.

Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak
Ibilgailua erabat kiskalita geratu da
Argazkia: Bizkaiko suhiltzaileak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ibilgailu batek su hartu du astearte honetan, ustekabean, BI-623 errepidean, Abadiñon (Bizkaia), baina ez da inor zauritu.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek Europa Press albiste-agentziari jakinarazi diotenez, ezbeharra 08:25ean jazo da. Autoa BI-623 errepidetik zihoala, su hartu du, matxura baten ondorioz ziurrenik.

Suhiltzaileak bertaratu dira eta sua itzali dute. Ibilgailua 09:15 aldera arte egon da errepide ertzean, bertatik noiz eramango zain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Bizkaia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Abadiño Durangaldea azken ordukoa