Gizartea -

Donostia

Donostiako Kontxako hondartza munduko bost hondartza onenen artean

Gipuzkoako hiriburuko "eszena kulturala" eta pintxoen inguruko aipamen berezia egin dute argitalpenean eta, azken hauek, Europako sukaldaritzako gozamenak bezala sailkatu dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Travel and Leisure bidaia aldizkariak moda eta aisia blog entzutetsu batean egindako sailkapen baten berri eman du, eta honen arabera, Donostiako Kontxako hondartza munduko bost hondartza urbanorik onenen artean ageri da.

Zerrenda betetzen duten gainontzeko hondartzak honakoak dira: Hat Jomtien Bangkoken (Thailandia), Alveroni Lido Venezian (Italia), Kitsilano Beach Vancouver (Kanada) eta Ocean Park Beach San Juanen (Puerto Rico).

Donostiako "eszena kulturala" eta bertako pintxoak azpimarratu dituzte blogean, azken hauek Europako sukaldaritzako gozamenak bezala sailkatu dituzte. Bestalde, hiriko hiru hondartzen artean, "ederrena" dela gaineratu dute eta "urrezko aleez eta urez osatutako arku mehea" bezala definitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea