Gizartea -
Koronabirusa
Jose Maria Calleja kazetaria hil da, koronabirusagatik
Jose Maria Calleja Euskal Telebistako albistegi zerbitzuan aritu zen lanean 80ko eta 90eko hamarkadetan.
Agentziak | Erredakzioa
Jose Maria Calleja kazetari eta idazlea hil da, 64 urte zituela, koronabirusagatik.
80ko hamarkadaren hasieran hasi zuen ibilbide profesionala EFE albiste-agentziak Euskal Herrian zuen ordezkaritzan, eta Euskal Telebistako (ETB) albistegi zerbitzuetan lan egin zuen ondoren. Bertan, "Teleberri" albistegiko aurkezle izan zen 80ko eta 90eko hamarkadetan.
Jose Maria Calleja Leonen jaio arren, Bilbon bizi izan zen zenbait urtez eta bertan garatu zuen bere ibilbide profesionalaren zati bat. Madrilen bizi zen aspaldi, eta bertako klinika bateko zainketa intentsiboetako unitatean zegoen ospitaleratuta martxoaren 29tik.
Antena 3 eta Cuatro telebista-kateetako saioetan parte hartzen zuen, eta SER eta Onda Cero irratietan eta Colpisa agentzian lan egiten zuen kolaboratzaile gisa. Horrez gain, "El Debate de CNN+" zuzendu eta aurkeztu zuen.