Gizartea -

KORONABIRUS

Iruñeak dolu ofiziala ezarri du koronabirusaren biktimengatik

Pandemiak gaur egun 401 hildako utzi ditu Foru Erkidegoan, baita 4.899 kutsatu ere.

Iruñeko Udala. Argazkia: Angel Arana
Iruñeko Udala
Iruñeko Udala. Argazkia: Angel Arana

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak dolu ofiziala ezartzea erabaki du, "COVID-19 koronabirusaren hedapenaren ondorioz gertatzen ari diren heriotzen aurrean hiriak izan duen minaren testigantza gisa, pandemiaren biktima guztiak gogoratzeko eta familia eta pertsona maiteekiko elkartasuna adierazteko".

Hala jasotzen du Alkatetzaren ebazpenak. Udalak ohar baten bidez jakinarazi duenez, pandemiak gaur egun 401 hildako utzi ditu Foru Erkidegoan, baita 4.899 kutsatu ere. Estatuan, berriz, 21.717 pertsona hil dira eta 208.389 kutsatu.

Datu horien eta horien atzean dauden istorio pertsonalen aurrean dolua adierazteko, Udalak krespoi beltz bat piztu du udaletxeko fatxadako Iruñeko banderan.

Era berean, Iruñeko Udalaren webguneak eta Udaleko sare sozialek elkartasuna adieraziko diete koronabirusaren biktimei eta haien familiei, eta goiburuan begizta beltz txiki bat jarriko dute dolu seinale gisa.

Dolu ofizialaren ezarpenak zein krespoi beltzek alarma-egoerak irauten duen bitartean iraungo dute, edo, bestela, Alkatetzaren dekretu berri bat egin arte.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu arren, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, ohiko zure osasun-zentrora deitu. Era berean, zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu, COVID-19 gaitza ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela; ahoa estaltzeko maskarak gomendagarriak dira sintomak badituzu edo adineko pertsonekin edo immunodeprimituekin harremanetan bazaude, edo eta garraio publikoa erabiltzen baduzu. Dena dela, horien erabilera ez da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Iruñeko Udala Koronabirusa