Gizartea -

Hezkuntza

Unibertsitatean sartzeko proben ezohiko deialdia irailaren 17a baino lehen izango da

Ezohiko deialdia egiteko azken eguna irailaren 17a izango da eta behin-behineko emaitzak irailaren 23a baino lehen argitaratu beharko dira.

Unibertsitatera sartzeko hautaprobak. EFE
Unibertsitatera sartzeko hautaprobak
Unibertsitatera sartzeko hautaprobak. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Unibertsitatera sartzeko hautaprobaren ezohiko deialdia irailaren 17a baino lehen izango da ikasturte honetan, hasiera batean aurreikusitako irailaren 10an gauzatzeko aukera alboratu da, Estatuko Aldizkari Ofizialaren arabera. Ohiko deialdia, aldiz, ekainaren 22tik uztailaren 10era bitartean izango da.

Estatuko Aldizkari Ofizialaren gaurko edizioan Lehendakaritza Ministerioaren agindua jasotzen da, bertan, hautaprobaren ezaugarriak, diseinua eta edukia zehazten ditu, eta era berean, ikastaroan lortutako kalifikazioen berrikuspena gauzatzeko eta ebazteko gehienezko datak adierazten dira.

Ohiko probak ekainaren 22tik uztailaren 10era bitartean egin beharko dira, eta behin-behineko emaitzak uztailaren 17a baino lehen argitaratuko dira; ezohiko deialdiari dagozkionak, berriz, irailaren 17a izango da probak gauzatzeko azken eguna, eta behin-behineko emaitzak hilaren 23a baino lehen argitaratuko dira.

Ikasgai bakoitzeko proba bat egingo da, eta ikasleek azterketa proposamen bakarra izango dute, hainbat galderekin.

Proba egiterakoan, ikasleak egin behar duen galdera-kopurua erantzuteko eta irakurtzeko behar duen denbora kontuan hartuko da.

Batxilergoko ebaluazioko proba bakoitzak 90 minutuko iraupena izango du, eta gutxienez 30 minutuko atsedenaldia egongo da proben artean.

Ebaluatzeko denbora gehienez lau egunekoa izango da, eta hizkuntza koofiziala duten autonomia erkidegoetan bost egunetan burutuko dira.

Ebazpen horrekin batera, Lanbide Heziketako eta erregimen bereziko irakaskuntzak malgutzeko salbuespenezko neurriak biltzen dituen beste bat argitaratu du Hezkuntza Ministerioak, gaurko Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hezkuntza