Gizartea -

Bizkaian

Bost atxilotu Arrigorriagako enpresa batean lapurtzen saiatzeagatik

Ustezko lapurrak auto-talka metodoa erabili zuten, baina euren helburua ez zutenez lortu, autoari su eman zioten arrastorik ez uzteko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsona (bi adingabe) atxilotu dituzte auto-talka metodoa erabiliz Arrigorriagako (Bizkaia) enpresa batean lapurtzen saiatzeagatik. Euren helburua ez zutenez lortu, autoari su eman zioten arrastorik ez uzteko eta furgoneta batean egin zuten ihes Basauri bidean, Ertzaintzaren arabera.

Gertakariak osteguneko 21:00ak baino lehen jazo ziren, Arrigorriagako Atxukarro industrialdearen parean. Egileak bi kotxetan heldu ziren, Ford batean eta furgoneta batean.

Industrialdetik ihes egin ondoren, Arrigorriagako Udaltzaingoaren patruila betak furgoneta ikusi zuen, abiadura handia zeraman eta semaforo bat gorrin pasa zuen. Agenteek ibilgailua San Migel auzoaren parean geldiarazi zuten eta bidaiariak identifikatu egin zituen.

Bi gertakizunak lotu zituztenean, ertzainak bost gazteak (bi adingabe) atxilotu zituen, indarra erabiliz lapurreta egitea egotzita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea