Gizartea -
Bizkaian
Lau pertsona zauritu dira Berriatuan, auto-istripuan
Zaurituak 22 eta 32 urte bitartekoak dira, eta horietako bat larri zauritu da. Ezbeharra egunsentiko bostetan izan da BI-2405 errepidean. Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari dira.
Erredakzioa
Lau lagun, 22 eta 32 urte bitartekoak, zauritu dira bi autok urrez aurre talka egin ostean egunsenti honetan, Berriatuan (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Ezbeharra egunsentiko bostetan izan da bi autok (Citroen Xsara bat eta Renault Twingo bat) aurrez aurre talka egin ostean, BI-2405 errepidean. Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Twingoan Eibarko (Gipuzkoa) hiru mutil zihoazen, bik 22 urte zituzten eta hirugarrena, 23 urte. Ibilgailuaren gidaria Gurutzetako Ospitalera egoera larrian eraman dute. Gidariaren alboko gaztea Galdakaoko Ospitalera eraman dute eta hirugarren gaztea Mendaroko Ospitalera.
Halaber, Xsarako gidaria, Ispasterko 32 urteko gizona, Galdakaoko Ospitalera eraman dute.
Errepidetik kendu dituzte ibilgailuak eta bidea garbi dago.