Gizartea -
Andra Mariaren eguneko meza
Munilla: 'Gure gizartea dirudiena baino fededunagoa da'
"Kultura libreagoa sortu behar dugu, gure uste espiritual sendoak publikoki aitortzea erraztu egiten duena. Horrela, gazteak fedean hazi ahal izango ditugu", adierazi du Donostiako gotzaiak.
Erredakzioa
Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzain nagusiaren arabera, "gure gizartea ematen duena baino fededunagoa da; baina gure Jainko bihozberak gustatuko litzaiokeena baino gutxiago".
Santa Maria basilikan astelehen goizean ospatutako Meza Nagusian, Munillak "giza duintasunaren zentzua eta zintzotasunaren, egiazkotasunaren, elkartasunaren eta familiaren maitasunaren balioa" azpimarratu du bere homilian.
Munilla gotzainaren hitzetan, "kultura libreagoa sortu behar dugu, gure uste espiritual sendoak publikoki aitortzea erraztu egiten duena. Horrela, gazteak fedean hazi ahal izango ditugu".
Homilia egin ondoren, Gazteriaren Munduko Jardunaldiko erromesak agurtzeko eukaristia zuzendu du Jose Ignacio Munillak .