Gizartea -

Nafarroa

Pulguerren piztutako suteen ustezko egileak identifikatu dituzte

Bi pertsona identifikatu dituzte, 2017tik apirilaren hasierara arte, Pulguerko urmaelean, Tuteran, piztutako suteen ustezko egile gisa.

Baso suteen atxibo irudia
Baso suteen atxibo irudia
Baso suteen atxibo irudia

Agentziak | Erredakzioak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2017tik apirilaren hasierara arte, Tutera eta Cascante artean dagoen Pulguerko urmaela naturaren erreserban nahita piztutako suteen egileak izan zitezkeen bi pertsona identifikatu dituzte.

Basozainen eta Foruzaingoaren Ingurumen Ikerketa Taldeek egindako ikerketei esker ondorioztatu dute hori.

Nafarroako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez, sute horiek 2017tik apirilaren hasierara arte izan dira, eta 20 hektarea baino gehiago erre dituzte. Kasu gehienetan, Tuterako suhiltzaileak joan behar izan dira itzaltzera.

Baso-sute delituagatiko atestatua Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Epaitegira eta Nafarroako Ingurumen Fiskaltzara bidali dute.

Gainera, alarma-egoeran ere suteren bat piztu denez, Ingurumeneko zaintzaileak salaketa aurkeztu dute Gobernuaren Ordezkaritzan, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua ez betetzeagatik.

Tutera eta Cascante artean dagoen Pulguerko urmaela Nafarroako naturgune babestua da, komunitatearen intereseko habitata baitu, eta Europako Natura 2000 Sarean Kontserbazio Bereziko Eremu gisa ageri da. Era berean, hezeguneei eta lurzoru gaziei lotutako flora eta fauna du.

Artifiziala den arren, 1627an sortu zen, urmael txiki baten gainean, alorrak ureztatzeko.

Ondo bereizitako bi habitat ditu: batetik, garatzeko oso ingurune hezeak behar dituzten espezieak hartzen dituena, eta, bestetik, lur lehorragoetan dagoena, hezegunearen kanpoko gerrikoan. Lurzoru gazi eta igeltsua izateak babestutako eta balio ekologiko handiko flora haztea erraztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Tutera Suteak Delituak Salaketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak